Search
1/ Sasi ardi... Historia

Bere ohantzea Aiako Harriaren eta Larrunen maldetan du (Oiartzun, Lesaka, Sara eta Biriatou herrietan). Handik hedatu zen gure larre eta oihan azpietan.

Pottoka eta Betizuarekin mendixkak « garbitzen » zituen Lapurdi eta Baxenafarroan. Etxe ttipietan erresalbu bat zen geroari buruz. Hoberenak baztertzen ziren artetan Zikiro ala Bildots larri, etxeko pesta buruetako.

Esne galde gorria jin zelarik hogoi garren mende erditik goiti, Manex buru gorriak gainditu zuen gure muttur gorri ttipia, lasaiago zelakotz deizteko eta esne emaile hobea zelakotz.

Hogoita bat garren mende hastapenean Sasi Ardia orroitzapen bat bezala baizik ez zen aipatzen. Amorratu batzuek lan berezi bat egin behar izan zuten ardi honi buruz. Lana gauzatu zen Sasi Artalde taldea sortuz 2014ean eta beste bi urte berantago ministerioak ezagutza ofizial bat emanez arrazari. Ondoko urtean, 2017an, gure ardi ttipiak Ondarearen Talde Nagusiak antolatzen duen animaleen biziaberastasunaren aldeko lehiaketaren lehen prezioa irabazi zuen.

Sasi ardi Arraza
Bizia, larrea eta ama sena, lehengo lekuak berriz berreskuratzen ari da.
KOPURUA

Oraingo kondaketek diote Euskal Herriko Arraza xumeena dela : 1 500 kondatzen dira Iparraldean eta doblea Hegoaldean.

BEREZITASUNAK

Buru zabal eta muttur fina, lepoko ile gorria, belarriak xut eta zango arinak ditu Sasi Ardiak. Emeak 35 – 40 bat kilo egiten ditu eta arrak hamar bat kilo gehiago.

Euskal Herri guziko hazleen arrangura ardiaren itxura definitzea izan da. Eztabaidatua izan den lan baten bidez, ardi hunen berezitasunak zerrendatuak izan dira.

Beti kurri eta eremu jalea denez, ez da aise ardi hunen atxikitzea lau harriren artean. Alta, ama paregabea da eta ez du kasik sekulan berak egin duen bildotsa galtzen.

HAZTEKO MOLDEAK

Ez da aise tropa handitan atxikitzea gure Sasi Ardia, talde ttipitan edo bakarrik nahiago duelakotz ibili ahantziak diren larre eta sastrapetan. Zonbaitetan, ez da posible artzainkatzea zakur onik gabe.

Urte guzian kanpoan, etxalderat hurbiltzen dira bildots sasoinean bakarrik. Anartean, belar biziaz, ilarkez, laparrez, huntz ostoez, ezkurrez eta gaztainez elikatzen da.

2/ Gu... Artzain

Probintzia bakoitzak bere elkartea badu :
Sasi artalde elkartea Iparraldean (Baxe-Nafarroa, Lapurdi eta Xiberoa) 2014an sortua izan da eta 20bat hazle biltzen ditu,
Sasiko elkartea Nafarroan 2006an sortua izan da eta 20bat hazle biltzen ditu,
Euskadiko Sasi Ardi Federazioa (Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia) 2007an sortua izan zen eta 30bat hazle biltzen ditu.

Haien xedea, eremu idekietako hazkuntza begiratzea da, mendia gain gainetik baliatuz.

Sasi Artalde elkartea jadanik sariztatua izan da bere lanarendako : azpimarra dezagun lehen saria irabazi zuela Ondare Talde Nagusiak emaiten duen abereen bizi aberastasuneko lehiaketan. Prezioa, Pariseko laborantzako saloinean itzulia izan zaio.

Sasi Ardia begiratu eta zabaldu

lehen lana, arrazari ezagupen ofizial baten emaitea izan zen, dozier bat pausatuz Laborantzako Ministerioan. 2016an ezagutua izan da eta Hautespen Erankunde bat sortua izan da arrazaren hobetzeari buruzko lanaren eramaiteko.

Balorazio ekonomikoa

Hazkuntza hunek bizi nahi badu eta hazle berriak bultzatu nahi baditu, mozkin onak produzitu behar ditu. Horretarako, hazleek « Sasiko » markaren pean salduak diren produktuen promozioa egin behar dute : Zikiroa eta Bildotsa.

Hegoalde/Iparralde harremanak

Nafarroan eta Euskadin ere hazia da Sasi Ardia. Denek elkartasunezko lan bat plantan ezarri nahi dugu, itxurazko berezitasunak komunean jarriz baita mozkin hoberenak ekoiztuz.

3/ Sasiko Haragia
Bildots et Zikiro : bi mozkin nagusiak

Sasiko haragiak baldintza finkatu eta izenpetu batzuen arabera ekoiztua izan behar du, hazteko molde eta gizentzeari dagokionez. Ardiak kanpoan haziak dira : bederen sei hilabete sasi eta larreetan pasa behar dituzte. Zikiroek aldiz, bi urte eta erdiz molde horretan bizi behar dute.

Bere bizi osoan, Sasi Ardiaren hazkurria aberatsa da. Bere ibilbidean atxemaiten ahal duen belar biziaz, ilarkaz, lapar gaztez eta ezkurrez egina da. Erditzeko eta gizentzeko garaian osagarriak onartuak dira (etxeko zaldareak, soro belarra eta belarra idortua). JAO (Jitez Aldaturiko Organismoa) eta hartzituriko bazkak hertsiki debekatuak dira.

Hazkuntza molde horiek diote Sasiko ardikiari bere berezitasuna emaiten. Haragi gizenduak, ahoan gustu iraunkor eta fin bat oparitzen dauku ; adin bateko jendeek aspaldian jastatua ez dutena. Egitura uxter eta guria, hazkuntza luze eta zail baten ondorioak dira.

Sasiko markak segurtatzen du haragia lan molde hauek segituz ekoiztua izan dela.

Bildots.

- Ama batuz hazia - Adina : 2,5 eta 4 hilabeteren artean - 8,5 eta 12,5kg haragiren artean - Saltzeak : Otsailatik uztailerat

Zikiro.

- Ahari zikitatua - Adina : 2,5 eta 3,5 urte artean - 19 eta 26 kg artean - Urte osoan saldua
Nun atxeman Sasiko haragia ?
Hautua zabala da...

Haragitegiak eta salmentak

– Hiriart-Solet harategian Hazparnen

Jatetxeak

– Epoq Miarritzen

– Pottoka Ezpeletan

– Etchebarne Lekornen

– Artzain Irisarrin

– Haize Hegoa Itsasun

Saltze garbiak

– Etchart/Makolatea Hazparnen

– Leire Ithurralde eta Panpi Olaizola Ezpeletan

– Mirentxu Mateo eta Filipe de Oreguy Irulegin

Proposer du zikiro de sasi ardi à Haraneko Borda ce n'est pas seulement une démarche qui vise à faire découvrir la biodiversité agricole du Pays Basque, c'est aussi offrir un produit de haute valeur, une qualité de viande exceptionnelle, persillée, savoureuse et unique en son genre

Une race à viande ancienne, relancée par des passionnés. La qualité et le bon goût sont toujours au rendez-vous !

Cette viande est un fleuron gastronomique digne d'honorer les plus grandes tables

Elevée en pleine montagne la Sasi Ardi donne une viande rouge intense au coeur tendre et dévoile sa finesse en bouche

Une alliance surprenante de puissance et de délicatesse, à l'image des grands vins de Bourgogne

Commercialiser cette viande c'est promouvoir une agriculture non intensive, à petite échelle et de qualité.

4/ Sasiko Ageri zonbait
Article paru dans Libération
5/ Harremanetan Sartu
Sasi Artalde elakartea, Herriko Etxea, 64 310 SARA
05 59 29 55 55
info@sasiko.eus

[SBMAP ID=”1″]

6/ Gure Partaideak